Zatoz Euskal Encounter-ea
|
|
Aurtengo Euskal Encounter-a Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-an (BEC) ospatuko da uztailaren 22tik (osteguna) 25ra (igandea) bitartean. Partya 22ko 10:00-tan hasiko da eta 25ko 19:00tan bukatuko da.
Nola heldu
GPS koordenadak: N43.28683º W2.98727º Metroz: Ansio-ko geltokia BEC-eko sarreratik metro gutxitara dago.
Acreditazioa
Akreditazioa Uztailaren 21an, asteazkena, hasi eta 25an, igandea, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik: Akreditatzeko ordutegia
Asteazkena 21 13:00 24:00 Osteguna 22 08:00 24:00 Ostirala 23 09:00 23:00 Larunbata 24 10:00 23:00 Igandea 25 10:00 17:00
Partyan lo egin ahal izango da 21ko gauean, igande gauean ordea, ezin izango da.
Eguneko sarrerak
Euskal Encounter-ean izateko bi modu daude: 4 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu, edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.
|
|