JarduerakEszenaEszena arte digitalaren nazioarteko mugimendua da. Ordenagailuen garaiko artea da. Hiru gai nagusi ditu, irudi digitalen sorkuntza, musika digitala eta programazioa. Parte hartu eta aurkeztu zure produkzioa lehiaketetara. HardwareModding-a, ekipoen, periferikoen, eta zergatik ez euskarritzat dituzten elementuen eraldaketa eta pertsonalizazioa izateaz gain, sorgarritasuna eta abildadea eskatzen dituen ekintza ere bada. Guzti hau gozatu eta elkarbanatu ahal izateko sortu dugu honako saila, modder berriei ere ateak irekitzeko. Software libreaEuskal Encounter-ek ezin du, ezta nahi ere, etengabe goraka doan mugimenduari bizkarra eman. Horrexegatik, aurtengoan ere Software librea inguruan izango dugu. JokoakJo erronka zure lagunei Euskal Encounter edizio hontan antolatu ditugun PC eta bideokontsola joko lehiaketetan parte hartuz. Ezin duzu hau galdu! Edotariko jarduerakEz dio axola scener bat zaren, modding-a gustuko duzun, gamer bat zaren edo beti lekuz kanpo zauden... Atal hau zurea ere bada! Gauza bakarra eskatzen dizugu: utzi lotsa etxean. GameGuneGameGune joko profesional lehiaketaren hurrengo edizioa Euskal Encounter 21-an ospatuko da. Hitzaldiak eta tailerrakHitzaldi eta tailer interesgarriak eskainiko dira doan aurten ere, Euskal Encounter-ean. |
Ekimenean zehar hainbat demo eta intro proiekzio egingo dira pantaila nagusian, 8 bit edo AMIGA retroplataformetarako lanak ere ikusgai izango direla.
Capsule-ren Phase One demoaren proiekzioa, Euskal 9an zehar
Lagun iezaguzu lanen proiekzioan
Zerorrek edo besteren batek egindako lanekin parte hartu, edota proiekzio sorta bat prestatu nahi baduzu, jar zaitez arren gurekin harremanetan.