IK4-IKERLAN enpresako Ángel Conde Manjónek denbora errealeko analisia nola egin azaldu du Euskal Encounterrean emandako hitzaldi batean. Live demo baten bitartez, “Big Data” Spark analitiken motorra erabili du tamaina izugarri handiarengatik maneiatzen oso zailak diren datuak kudeatu ahal izateko.
Opengunean burutu den hizketaldian, Manjónek kontu konkretu baten tweet-en denbora errealeko analisia gauzatu du eta emaitzak Zeppelinen bitartez irudikatu ditu, datuak beste pertsonekin partekatzea eta datu horien ulergarritasuna, eraldaketa eta moldatzea errazten duen programa. Bere erakustaldian, datu horiek No-SQL Cassandra datu-basean nola gorde azaldu du.
Manjónen hitzaldia datuen analisian oinarritu da eta, konkretuki, testu-analisian, Hizkuntza Naturalaren Prozesamendua eta Ikaskuntza Automatikoaren erabiliz.