PARTY GUNEA:
- Akreditazioa
- Akreditazioa Online
- Lo egiteko tokiari buruzko informazioa
- Dutxa zerbitzua
- Eguneko sarrerak
Noiz
2017ko Uztailaren 22tik 25era
Non
Bilbao Exhibition Centre (BEC), 5. pabiloia
IPARRA Sarrera (Sarrera Nagusia) 8:00-tik 20:00-ra egongo da zabalik.
HEGOA Sarerra 24 orduz egongo da zabalik.
Helbidea:
Avda. La Orconera s/n
48903 Barakaldo – Bizkaia
Nola heldu
GPS koordenadak: 43.285334,-2.992063
Metroz: Ansio-ko geltokia
Informazio gehiago hemen.
Gainera, Azkonek mapa bat prestatu du Barakaldoko leku interesgarriekin.
Akreditazioa
Akreditazioa Uztailaren 21ean, ostirala, hasi eta 25ean, asteartea, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:
Ostirala 21 |
16:00 | 22:00 |
Larunbata 22 |
10:00 | 22:00 |
Igandea 23 | 10:00 | 22:00 |
Astelehena 24 | 10:00 | 22:00 |
Asteartea 25 | 10:00 | 17:00 |
Akreditazioa Online
Euskal Encounter-ean akreditazioa lortzeko bi modu daude: sarrerako mostradorean ohiko bidetik lortu, edota Metapostaren bidez akreditazioa online eskatu.
Egin beharreko urratsak (orden hau jarraituz):
1.- Sartu Metaposta–ra eta oraindik konturik ez badaukazu, harpidetza egin ezazu (berezko kontua izatea beharrezkoa da, Metapostako NAN-ak Euskaleko erregistroaren NAN-arekin bat etorri behar du). Harpidetzeko laguntza behar baduzu jarri zaitez Metapostarekin harremanetan.
2.- Harpidetu zaitez ENCOUNTER-era Metapostan. Hortarako sartu zaitez “Igorleak” atalean, bilatu ENCOUNTER hitza, aukeratu eta harpidetu.
3.- Egin ezazu klik ‘Akreditazioa Online’ botoian Euskal Encounterreko zure kontuan, eta gero ‘Online akreditazioa eskatu’. Akreditazioa bat-batean bidaliko da zure postontzira.
4.- Sartu zure Metapostako postontzian. Deskarga ezazu zure akreditazioa, inprimatu eta ekar ezazu Euskal Encounterrera.
5.- Behin barruan zaudela, paperezko akreditazioa behin betiko akreditazioagatik aldatu ahal izango duzu Metaposta-ko standean.
Online akreditatzeko azken eguna uztailak 17 da.
Jar zaitez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. harremanetan zalantzarik baduzu.
Lo egiteko tokiari buruzko informazioa
Party barrutian lo egin ahal izango da, hortarako egongo den atseden gunean, 21eko gauetik hasita 24ko gauerarte. Barrutia 25ean utzi beharko da partya bukatutakoan, beraz egun hortan ezin izango da bertan lorik egin.
Ezin izango da Arau orokorretan jasotako baldintzak betetzen ez dituzten dendarik edo koltxonetarik jarri, baldin eta antolakuntzak arrazoi justifikatu batengatik onartu ez badu.
Denok gure eskaerari jaramon egin ezkero leku arazorik ez izatea espero dugu, eta zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.
Dutxa zerbitzua
Dutxak 4. pabiloian kokatuta egongo dira. Ordutegia honako hau izango da:
Ostirala 21: | 18:00 - 23:45 |
Larunbata 22: | 08:00 - 14:45 eta 16:00 - 23:45 |
Igandea 23: | 08:00 - 14:45 eta 16:00 - 23:45 |
Astelehena 24: | 08:00 - 14:45 eta 16:00 - 23:45 |
Asteartea 25: | 08:00 - 13:45 |
Eguneko sarrerak
Euskal Encounter-eko ordenagailu-zonan izateko bi modu daude: 4 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu, edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, balioa duen ordutegiaren barruan.
Eguneko sarreren balioa 10:00-tatik 22:00-tara izango da, eta uztailak 22, 23 eta 24 egunetan bakarrik izango dira salgai (larunbata, igandea eta astelehena).
Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.
Gainera Euskal Encounterrek gune ireki bat dauka, doakoa, edonor sar daiteke, topaketan parte hartu edo ez.
OPENGUNE-ari buruzko informazio gehiago hemen