Lanen aurkezpena: Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere.
Gure ordenagailuan egin behar dira irudi digitalak, horretarako berariazko softwarea erabiliz (Photoshop, Gimp, photofiltre...) eta hainbat gailuren laguntzaz (saguak, arkatz optikoak eta tableta digitalizatzaileak).
Ezin da ordenagailu bidez irudirik zuzendu, ez eta eskuz egindako marrazkirik digitalizatu edo editatu ere; artista bakoitzak zuzenean marraztu behar du, pantailan (batzuetan, zirriborro analogiko bat abiapuntu hartuta). Emaitza: irudia osatzen duten milaka trazu independenteren batura, soilik.
Pantaila proiektagailuak erakutsitako gehienezko bereizmena: 1280x1024
Onartutako formatuak: PNG (gomendatua) eta GIF.
Egileak, marrazkia lortu aurreko 10 urrats entregatu behar ditu gutxienez. Urratsak honela zenbakitu behar dira: azken grafikoaren izena GOGO.PNG bada, honela izendatu behar dira urratsak: GOGO01.PNG, GOGO02.PNG, …, GOGO10.PNG eta GOGO11.PNG, 10 urrats izanez gero. GOGO01.PNG grafikoa zaharrena izango da, gutxien landutakoa, eta GOGO11.PNG azken grafikoa (lehiaketan parte hartuko duena).
Bi txt-rekin batera entregatu behar dira lanak, fitxategi konprimatu batean (ZIP):
-BATEAN, parte-hartzailearen datuak ipini behar dira (izen-abizenak eta telefono-zenbakia).
-BESTEAN, berriz, erabili diren programen eta tekniken azalpen labur bat idatzi behar da (hiru lerrokoa, gehienez ere).
Epaimahaiari eta publikoari azaldu behar zaizkie aurreko urratsak.
Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.
Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs-en erabilera-baimenarekin aurkeztu behar dira lanak, baita egileak bestelako baimenen bat (edo batere ez) aipatzen badu ere.
Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute lanek, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.
Antolatzaileek izendatutako epaimahai profesional batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, hauen teknika, originaltasuna eta kalitate artistikoa irizpide nagusi direla. Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa.
Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari.
Araudi orokorra du osagarri araudi honek.
Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.