Open Demo Compo

Scene eremuko lehiaketa nagusia da. Sormena, talentua eta teknika lagun dituztela, hainbat ekoizpen egiten dituzte parte-hartzaileek: lan surrealista fantasmagorikoak, ibilaldiak errusiar mendi batean, istorio konplexuak, etab. Prest egon edozer gauza probatzeko. Goi-mailako kalitatez hornitzen da hemen dena: animazioak, musika, soinuak, koloreak, emozioak eta istorioak.

Lehiaketa hau araudi orokorraren mende dago.

Plataforma programagarri guztietarako lanak onartuko dira. Hor sartzen dira: Windows, Mac, Linux, Java, kontsolak, telefono mugikorrak (Android, iPhone, Java ME...), nabigatzaileak (Javascript/WebGL/Flash/Unity3D/Silverlight...), 8 edo 16bits-etako ordenagailuak, kalkulagailuak...

Tamaina maximoa: 128 MB deskonprimituta, ZIPen edo TGZn.

Demoak kanpoko liburutegiak erabil ditzake, baldin eta demoaren beraren direktorioan badaude. Liburutegiak kontuan hartzen dira demoaren gehienezko tamaina kalkulatzean.

Ez dago ezer grabatu beharrik disko gogorrean; hala egin behar izanez gero, sistemaren aldi baterako direktorioan sortu behar dira fitxategiak, eta, bukatutakoan, ezabatu.

IHES teklaren bidez, saguaren ezkerreko botoiaren bidez (Amigaren kasuan) edo antzeko baliabideren baten bidez gelditzeko aukera eman behar du. Bestela, deskalifikatu egingo da.

Root-aren (Linux/Mac) edo administratzailearen (Windows) baimenik gabe exekutatzeko aukera eman behar du.

Ekoizpen asko aurkeztuz gero, baliteke bakoitzaren lehen hamar minutuak bakarrik erakustea, nahiz eta hori baino luzeagoak izan daitezkeen.

Lanarekin batera bideo render bat aurkeztu beharko da.

Talde edo egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Ekoizpen-adibide bat: http://www.pouet.net/prod.php?which=57350

twitter facebook flickr youtube instagram twitch