Prentsa
Prentsa arduraduna:
Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 609 12 16 66
E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Prentsa-oharrak:
Atal honetan gure prentsa-oharrak argitaratuko ditugu.
Euskal Encounterrek formakuntzaren aldeko apustua sustatu du bere 25. urteurrenean, lau egunetan zehar burutuko diren dozenaka jarduerekin. Izan ere, aurten zabalera handiagoa hartzen du partyak, eta gehitu diren 15.000 metro koadro horietan droneen eta kotxe elektrikoen zirkuituak kokatu dira -aurtengo berrikuntza deigarrienetarikoak- baita horien inguruko prestakuntza-jarduerak ere. Horrez gain, prestakuntza-eskaintzak arlo ezberdinetako ikastaro eta tailerrak hartzen ditu: robotika, programazioa, zibersegurtasuna, online marketina eta errealitate areagotua, dozenaka jardueren artean.
Gehiago irakurri...
Euskal Encounterren antolatzaileak 25. party "ahaztezina" osatzen ari dira. Horretarako, jarduera-egitarau zabala antolatu dute, 5.024 ordenagailu-posturaino handitu dute eskaintza eta festaren azalera ere areagotu egin dute: 50.600 metro koadro izango ditu bilkurak; hau da, %30 handitu da aurreko urteetako azalera. Adibide gisa, San Mamesen zazpi zelaik hartuko luketen espazioa izango du euskal informatika-festak.
Gehiago irakurri...
Euskal Encounter topaketa espainiar Estatuko informatika eta bideo-joko zaleen bilkura handi eta zaharrena da, eta aurtengoan 5.000 ordenagailu-postutik gora ezarriko ditu zilarrezko ezteiak ospatzeko. 25. urteurrenean, Euskaltel Konekta Fundazioak antolaturiko partyak 5.024 eserleku eskainiko ditu guztira, iaz baino 416 postu gehiago. Lehenengo 4.000 eserlekuak 5,8 segundotan agortzean, gainontzekoak eskuz esleitu dira. Honela, topaketan egon nahi izan duen jende kopuru handiari esker, historiako Euskal Encounter handiena izango da aurtengoa, 8.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin eta milaka bisitarirekin.
Gehiago irakurri...