Tailer teoriko-praktiko batean, foro eta sare sozialetan gero eta gehiagotan entzuten den galdera bati erantzungo diote Josuk eta Maikek. Nola munta dezaket lasterketetako nire lehen drona?
Lasterketetako dron baten oinarrizko osagaiak, interakzioa, egitekoa eta instalazioa aztertuko ditugu. Oinarrizko lasterketa-dronez eta aurreratuez hitz egingo dugu. Gainera, zuzenean muntatuko dugu dron bat, parte-hartzaileek prozesu osoa ikus dezaten, hasi pieza guztiei bilgarria kentzetik eta hegaldi-kontrolatzailea programatu eta RC igorgailua eta FPV sistema konfiguratzeraino.
Dronen eremuko neska-mutilek prestatu dizkiguten erakustaldia eta lasterketa ikusi ondoren lasterketa-dronekiko jakin-mina piztu zaien horientzat oso tailer interesgarria izango da, zalantzarik gabe.
Irakaslea: Jbarandalla
Ordutegia: Uztailak 24, astelehena, 15:30ean (iraupena: 150 minutu)
Astelehena, 24, 15:30etik 18:00etara. Hardware gunea