VR Experience Eremua

Duela urte gutxi batzuk, guztiz ezezaguna zen errealitate birtuala (VR) gehienontzat. Gaur, ordea, beste euskarri bat bihurtzen ari da, bai bideo-jokoen plataformetan, bai eremu zientifikoetako esperimentuetan (medikuntzan, esate baterako). VRko zenbait kit izango ditugu hardwarearen eremuan, eta aho zabalik geldituko zara zuk zeuk esperimentatzen dituzunean. Nahi duen ororentzat izango da zabalik VR eremua. Zatoz, eta gozatu etorkizuneko entretenimenduaz Euskal Encounterren. Jolas-parke batean zaudela sentituko duzu, edo zonbien apokalipsi batetik bizirik irten den gizaki bat zarela, edo aukera izango duzu unibertsoa esploratzeko espazio-ontzi batean. Esperientzia horiek guztiak eta askoz gehiago izango dituzu zain VR eremuan.

 

Eta aurreko ekitaldietan bizi izandako esperientziez gain, emozio berri-berriak ere eskainiko dizkizugu. Esaterako:

  • Audioshield : Audiosurf musika-joko ezagunaren garatzaileek beste musika-joko bat sortu dute, errealitate birtualeko giro batera egokitua. Saiatu bolak jotzen musikaren erritmoari jarraituz; zenbat eta hobeto egin, puntu gehiago irabaziko dituzu.

    Audioshield

  • Holopoint: Atera arkua, eta saiatu aurrera egiten ninja eta samurai arriskutsu eta oso haserreen erasoari gogor eginez.

    Holopoint

  • Medium: Artista sentitzen bazara, proposamen bat dugu zuretzat: saiatu gehien nahiko zenukeen hori zizelkatzen, modelatzeko software hau erabiliz.

    Medium

  • Thrills & Chills Roller Coasters: Jolas-parke batean sentitu nahi? Zatoz, eta gozatu errusiar mendi guztiek sortuko dizuten adrenalinarekin.

    Thrills & Chills Roller Coasters

  • Project Cars:Abiadura eta auto-lasterketak atsegin badituzu, sorpresa eder bat dugu aurten zuretzat. Eta gidatzeko baimenik behar gabe, gainera!

    Project Cars

Errealitate birtualeko betaurrekoen garatzaile nagusietako bi izango dituzue VR eremuan: batetik, Htc Vive, eta, bestetik, Oculus Rift. 

HTC Vive

HTC Vive errealitate birtualeko betaurrekoak HTC enpresak sortuak dira, Valve Steam bideo-jokoen plataforma handiaren laguntzarekin. Betaurrekook ezagutu nahi badituzu eta erabiltzaileari zer eskaintzen dioten ikusi nahi baduzu, zatoz eta probatu!

Occulus Rift

Oculus aspaldiko ezaguna dugu errealitate birtualean, hainbat garapen-kit merkaturatu baititu. Oraingoan, bere betaurrekoen behin betiko bertsioa —CV1— merkaturatzea erabaki du, lehengo DK1 eta DK2 kitei buruzko iritziak jaso eta aztertu ondoren. Ez galdu aukera zain dauzkazun bertsio guztiak probatzeko!

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch