Rubik-en kuboari buruzko ikastaroaren egitura

Gai hauek landuko dira tailer honetan:

  • Sarrera: Kuboaren historia laburra, munduko errekorrak eta beste kuboide batzuk.
  • Kuboaren egitura: Kuboaren funtzionamendu mekanikoa, muntaketa eta mantentze-lanak: azalpena.
  • Notazioa eta algoritmoak: Oinarrizko notazioa eta algoritmo terminoari buruzko sarrera.
  • Hatzen kokapena eta nola heldu kuboari: kuboide guztiei ez zaie berdin heltzen, eta hatzen kokapena garrantzitsua da, denbora irabazteko.
  • Metodoari buruzko ikuspegi laburra, hasiberrientzat: Metodoaren nondik-norakoak ikustea, arin-arin, gero pausoz pauso aztertzeko.
  • Gurutzea lehenengo geruzan: Lehenengo pausoa eta, neurri batean, garrantzitsuena.
  • F2L metodo laburtua: Bigarren metodoa, bi pauso bakarra balitz bezala egiten utziko diguna.
  • Azken geruzaren orientazioa eta permutazioa:Azken zatia eta konplexuena, algoritmoak sartzen baitira; baina, metodoaren ondorioz, 10 baino gutxiago izango dira.

Irakaslea: Víctor Abad

Ordutegia: Uztailak 24, astelehena, 18:00etan (iraupena: 50-60 minutu)

twitter facebook flickr youtube instagram twitch