Espainiako robotika-ligaren (http://lnrc.es/) azken jardunaldia Euskal Encounterren egingo da, 5 egunez Europako hegoaldeko LAN partyrik handienean parte hartuko duten 5.000 lagun baino gehiagoren aurrean.
Encounterren, beren artean lehiatuko dira bederatzigarren denboraldiko PRO mailako 4 taldeak, lasterketa autonomoen modalitatean: gidaririk gabeko autoak zirkuitu itxi batean aritzeko lehiatuko dira, lehiakideek zirkuitutik bota gabe edo abiaduraren ondorioz zirkuitutik atera gabe.
Taldeak
- Puma Pride (CLM)
- Gadget (CAT)
- Smith (CAT)
- CDCRobotics (MAD)
Uztailak 22, larunbata, 17:00etan, agertoki nagusian (iraupena: 45 minutu inguru)
Sariak
- 1. postua: 200€
- 2. postua: 170€
- 3. postua: 130€
- 4. Postua: 100€
Espainiako robotika-ligaren historia
Lehiaketako Robotikaren Espainiako Liga (LNRC) 2009ko urtarrilaren 1ean sortu zen, talde-lana eta etengabeko trebakuntzaren eta emaitzen bikaintasuna sustatzeko. 2009an hasita (2008tik atzeraeraginez), urtero-urtero egin dira denboraldiak, eta robot-lehiaketarik onenak biltzen ditu ligak (egonkorrenak, ongien antolatuak, eta ikusle eta sari gehien biltzen dituztenak). Orain, Euskal Encounterrak ere bat egin du asmo horrekin, ligak hazten jarrai dezan.