Agian, pentsatuko duzu sukaldeko erregea zarela urdaiazpiko-sandwich ziztrin bat egiteko gai zarelako. Edo cateringa aukeratzen duzu agian…
Bada, jaten bezalaxe sukaldean ere gozatzen duzuenontzat, lehiaketa hau dugu, EUSKAL CHEF! Astelehen arratsaldean, Beste jardueren gunean. Larunbateko 12:00etatik aurrera eman ahal izango duzu izena. 10 binakako plaza bakarrik daude!
Ikusi nahi dugu zer egiteko gai zaren guk emandako lau osagai erabiliz, eta EZ, ezin izango dituzue zuen tresnak erabili. 45 minutu izango dituzue 2 pintxo berdin-berdin prestatu eta aurkezteko. Saioa hasi arte ez da jakinaraziko platerraren osagai nagusia.
Epaimahai aditu batek probatuko ditu zuek sortutako platerak, eta astearte goizean sari banaketa ekitaldian jakingo ditugu irabazleak, Euskal Enconterreko mantala janzteko ohorea izango duena. Bilatu sukalde-laguntzaile on bat eta apuntatu zaitez Intranetaren bidez!
Gero, plater irabazlearen errezeta zaharra argitaratuko dugu, denok etxean goza dezazuen.
OHARRA: LEHIAKETAN ERABILTZEN DUZUEN GUZTIA JASOTZEA ETA GARBITZEA EZINBESTEKOA IZANGO DA, ANTOLAKUNTZAK GARBIKETAKO MATERIALAZ ETA ZAKARRONTZIETAZ HORNITUKO ZAITUZTE. ARAU HAU KONPLITZEN EZ DUENA, AUTOMATIKOKI DESKALIFIKATUKO DA ETA BETOA JARRIKO ZAIO HURRENGO EIZIOETARAKO.