Jugger

Master class-a/lehiaketa pabiloien arteko eremuan izango da, igandean, 18:30etik 20:00era.

Jugger izeneko kirola Alemanian sortu zen, 1989 eta1995 bitartean. Talde-kirol bat da, non pilota-kirolen elementuak borroka-kirolekoekin konbinatzen diren. Talde bakoitza ahalik eta puntu gehien egiten saiatzen da, eta besteari puntuak egitea eragozten. Bost jokalari ditu talde bakoitzak. Jugg izeneko pilota batekin eta material bigunez estalitako arma batzuekin jokatzen da.

Ez da indar hutseko kirol bat, abilezia eta estrategia baititu oinarri. Jokalarien arteko talka gogorrak eta kontaktu fisikoa mugatu egiten ditu araudiak, korrikalariei izan ezik (ikusi xehetasunak).

Antzeko beste joko batzuetan ez bezala, taldeko jokalari batek bakarrik (korrikalariak) uki dezake jugga (eskuekin, nahitaez). Puntu bat lortzeko, beste taldearen eremuan jarri behar da jugga, "basea" deritzon marka baten barruan, zeina zelaiaren bi muturretan baitago. Gainerako jokalariek (pompfers-ak) armak eramaten dituzte, eta beste taldeko jokalariei aurre egiteko eta beren korrikalaria babesteko erabiltzen. Azkenean, tanto gehien egin dituen taldeak irabazten du.

Informazio gehiagorako: https://es.wikipedia.org/wiki/Jugger

OHAR GARRANTZITSUA: Aurten, master classaren osagarri, ezpata-lantegi bat egingo dugu larunbatean, 17:00etatik 19:00etara, Other Activities eremuan. Jafer maisu armaginari esker, legendazko forjari gisa duzuen trebetasuna erakutsi ahalko duzue, Moriako nanoak bezain onak zareten ikusteko.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch