The Euskal Factor

Edozein diziplina artistikotan trebea den jendearen bila gabiltza. Ohiz kanpoko trebetasunen bat baldin baduzu edo zure balioa edozein kategoriatan erakutsi nahi baduzu, Euskal Encounterren, horretarako aukera emango dizugu. Musika, magia, zirkua, umorea, dantza… Animatzen zara?

Eszenatokian aparteko trebetasunak erakusteko gai diren hautagaien bila gabiltza. Matematikako kalkuluak egiten bikaina bazara; zure ahotsarekin guztiak liluratzen badituzu; borroka-arteetan duzun talentuarengatik guztiak harritzen badituzu; gai bazara guri irri eginarazteko, sentiarazteko, bibrarazteko, emozioz negar eginarazteko, zure zain gaude!

Bosgarren Euskal Factor saioan parte hartu nahi baduzu, apuntatu zaitez online, ostiral arratsaldetik aurrera. Aurretik eska ezazu beharko duzuna, bideoa, audioa, eta abar. (edo igo zu zeuk Intranet bidez, guk prest eduki dezagun).

Ikuskizuna asteleheneko gauerdia pasata hasiko da, sari banaketak bukatutakoan.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch