Ez bazara ondo konpontzen tableta grafikoekin eta Luis Royoren parekoa zarela uste baduzu, hartu arkatza eta papera. Beste Jardueren gunean izango gaituzu zain! 3 itzuli gainditu beharko dituzue, 15 minutu izango dituzue itzuli bakoitzean.
Bataila hau larunbateko 16:00tan izango da. Aurten beste sorpresatxo bat prestatu dugu, jarduera hasi baino minutu batzuk lehenago argituko dena, eta diferentzia markatuko du.
Oharra: Arkatzak, borragomak eta zorrozkailuak dauzkagu, baina beste tresna batzuk ere ekarri ditzakezue, ikatz-ziri, kolorezko arkatzak, arkatz markatzaileak edo akuarelak.