Urte asko dira Euskal Encounterreko zenbait partaide eztabaidako unibertsitate-klubetan gaudela... dagoeneko zahartu egin garenez, orain epaile eta formatzaile gara... bai, bai, AEBko telesailetako klub horietan bezala, bi talde gai baten alde edo kontra eztabaidatzen aritzen diren horietan bezala. Eta lortu dugu azkenean! 2. Euskal Encounter eztabaida-liga igandean (20:00) egingo da, hitzaldien eremuan! Eztabaidak hamar minutu eta ordu-erdi bitartekoak izango dira, eta binaka parte hartzen da; bikoteak ausaz hautatuko dira.
EZTABAIDARAKO GAIAK
Eztabaidako gaiak beti izango dira txoroak eta zentzugabeak. Zerrenda bat izango da, zeina intranetean eta foroan kontsultatu baitezakezue. Hiru gaitik bat aterako da zozketa eginda, eta hautatu gabe geratzen den bi gaietako bat izango da finaleko gaia. Bi jarrera kontrajarri hartzeko aukera emango duen galdera edo baieztapen bat izango da gaia. Bi taldeek 10 minutu izango dituzte beren jarrerak prestatzeko, zeinak eztabaida hasi baino minutu bat lehenago zozkatuko baitira (hau da, aldeko jarrera eta kontrakoa prestatu behar dira).
LEHIAKETAREN PROZEDURA
Aurretiko fasea eta Azken fasea ditu lehiaketak, eta 4 bikotek hartuko dute parte.
Aurretiko fasea: 4 bikote, bata bestearen kontra, 1 vs 1.
Aurretiko fasea irabazten duten bikoteak gurutzatuta egingo da Azken fasea.
Kalifikazio-irizpideak:
Eztabaidaren ostean eta deliberazio-denbora baten ostean, epaileek talde bat izendatuko dute irabazle. Epailearen aktan 0tik 10erako puntuazio bat jarriko da eztabaida baloratzeko (ez taldeak baloratzeko).
1.‐ Argudiaketa: prestaketa, argudioen egitura, argudioa argia, koherentea eta jarraitua izatea eztabaidan, norbere argudioa defendatzea, ezeztatzea eta aurkakoaren argudioen kontra arrazoitzea.
2.‐ Oratoria: eztabaidaren egitura, argitasuna, hizkuntza argia erabiltzea, isilaldi, erritmo eta tonuen erabilera, bokalizazioa.
3.‐ Hitz gabeko hizkuntza: lekua menderatzea, eskuen erabilera, aurpegiaren adierazkortasuna, begi-kontaktua publikoarekin/epaileekin, eszenaratzea.
4.‐ Gutxienekoak eta gehigarriak: errespetua, puntualtasuna, ordena, kanpo-elementuak (bizigabeak) erabiltzea —objektuak, adibideak, istorioak…—, talde-lanaren irudia.
5.- Tonua: Kideek eztabaidaren amaieran duten sendotasuna eta neurritasuna funtsezkoak dira erabaki zuhur eta justu bat hartzeko.
Epaile bakoitzaren erabakiak eta emaitzak Lehiaketa Batzordean errekurritu ahal izango dira modu arrazoituan. Batzordeak, era berean, konpromisoa hartzen du erantzun arrazoitu eta justu bat emateko.
Eztabaidarako prozedura:
Aldeko jarrerak hasiko du eztabaida, eta hauek izango dira txandak:
∙ Aldekoa. Parte-hartzea: 3 minutu.
∙ Kontrakoa. Parte-hartzea: 3 minutu.
∙ Aldekoa. Ezeztatzea: 2 minutu.
∙ Kontrakoa. Ezeztatzea: 2 minutu.
∙ Aldekoa. Ezeztatzea: 2 minutu.
∙ Kontrakoa. Ezeztatzea: 2 minutu.
∙ Kontrakoa. Ondorioak: 2 minutu.
∙ Aldekoa. Ondorioak: 2 minutu.
Interpelazioak: Esku-hartzeetan, hitz egiten ari ez den edozein partaidek izango du aukera eskua jaso eta aurkako taldeko hizlariari erantzuteko, oharrak, galderak edo iruzkinak egiteko. Ondorioetan, aldiz, ezingo da interpelaziorik egin . Hizlariak askatasuna izango du besteei hitza emateko, eta haiei erantzuteko, nahi izanez gero.
Miren Garcíaren ideia