Fastmugikormetraia

Ba al duzu laburmetraien zuzendari gisa trebeziarik? Eta ordulariaren kontra bada? Ez bitan pentsatu eta har ezazu parte! Ez gaizki ulertu, ez dugu Spielberg berririk nahi; barre pixka bat egin nahi dugu, besterik gabe. Parte hartzeko ondokoa egin beharko duzu, zure kamera digital edo telefono mugikorrarekin laburmetrai bat grabatu beharko duzu. Iraupena, 4 minutu gehienez izan beharko da. Jakin ezazue segundu batzuk gehiago luzatu dezakezuela baina lehendabiziko 4 minutuak bakarrik baloratuko direla.

Bereziki originaltasuna eta gidoia baloratuko ditugu, baina baita kalitate teknikoa ere. Gogoan izan fotomuntaiak, 3D elementuak eta digitalizazioak sorburu dituzten marrazkiak ez direla onartuak izango (hori Arte Digitaleko neska mutilei utziko diogu).

**NOBEDADEA** Ohiturari eusteko, pentsatu dugu aurten ere gaikako kategoriari eustea, grabatzea gustatzen baina inspiratzea kostatzen zaien horientzat. BESTALDE, kategoria berri bat sortu dugu ondo pasatu eta jendeari barre eginarazi nahi diozuenontzat: LIBREA. Baldintzak berdinak izango diren arren, grabazioek ez dute iraun behar lau minututik gora.

GAIKAKOA: Oraingo honetan, iragarki oso japoniar batekin piztu behar duzue gure arreta; eta ez produktua berez hain urrutikoa izateagatik. Denak dakigu zein “desberdinak” diren beraien publizitate-kanpainak… (ModPC-ek babestutako sariak)

Zuen laburmetraiak, originalak eta beste inon ikusi gabekoak, zerbitzarira igo beharko dituzue Intranetera bidez, igandeko 21:00ak baino lehen. Laster publikatuko dugu gaia, prestatzen joan zaitezten. 

OHARRA: Azpititulu integratuak jartzea derrigorrezkoa da.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Bideoak pantailan emango dira, igande gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch