Gorago esandakora gatoz berriro. Oso "erraza" dirudi artea egitea, digitalki hitz eginez, baina... gauza bera esango zenuke zure digitu (hatz) guztiak erabili behar bazenitu? Horretan ere onena izango ote zinateke?
Hartu zuk zeuk Bestelako Jarduerak gunean dagoen materialetik behar duzuna, eta eser zaitez beldurrik gabe mahaietako edozeinetan. Aurten txoko on bat prestatu dizuegu lan egiteko, eta zuen lanen erakustoki ere izango da gero. Ez dago mugarik irudien tamainari dagokionez. Bi lan bakarrik onartuko dira pertsona bakoitzeko.
Party guztian egongo dira ikusgai irudiak. Epaimahai kualifikatu batek hautatuko du irabazlea. Parisko arte-eskolarik onenetan hezitako org-ik adituenek osatuko dute epaimahaia.
Azken egunean, garaileak oso-osorik gorde ahal izango du bere irudia, eta gainerakoak txikitu eta haien egileen aurrean harro-harro agertu.
OHARRA: Izakinak agortu arte