Beste behin, scape room direlakoen lagin txiki bat dakarkizuegu, The Locken eskaintza bat. "Txatar-biltzailea vs Gizarte-zerbitzuak". The Lockek bere escape room eramangarria ekarriko du Euskal Encounterrera! Bai, bai, DOAN!
Txatar-biltzailea izenez ezagutzen den bilauaren gordelekuan harrapatuta egongo zarete, eta 45 minutu izango dituzue handik ihes egiteko. Tarte horretan, buru-argitasun handia beharko duzue probak gainditzeko eta osorik ateratzeko pistak, gakoak eta giltzak aurkitzeko. Hain boladan dauden ihes-gela horiek noizbait jakin-mina piztu badizuete, ez galdu aukera!
ASTELEHENEAN BAKARRIK, 10:00etatik 24:00etara
Informazio gehiago: ww.thelock.es